XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ai, Tom, ez dakizu zer sustoa hartu dudan! Orain, utzi txorakeriak eta jaiki zaitez ohetik!.

Oihu eta aieneka guztiak instantean bukatu ziren.

Tom altxa zen eta minak ere kendu zitzaizkion.

Mutila lotsa lotsa eginda gelditu zen: - Egiatan izeba, min haundia nuela, min haundia.

Hortza kolokan dudala ere ahaztuta neukan eta...

- Hortza ere bai ee? Zein hortza? Ikus dezagun, ikus dezagun! - Bat asko mugitzen zait eta ikaragarrizko mina egiten dit.

- Ikus dezagun, ikus dezagun, eta ez hasi berriro ere istilua harmatzen! Aitu? Ea, ireki ezazu ahoa, gehiago.

- Horrela! Mugitzen da bai, baina horregatik ez zara hilko. Egon lasai.

- Ea, Mary, ekar iezadazu sedazko aria atera diezaiodan.

- Arren, izebatxo, arren, ez atera.

- Ia ez dit minik egiten. Ia sendatu zait.

- Ia ez dut hortzarik gabe gelditu nahi.

- Ia ez dut etxean egon nahi eskolara ez joateagatik.